2009-01-07

Misiolariak eta laguntzaileak

Herrialde hauetan erakuntza ezberdinetako milaka laguntzaile edo misioilari daude, adibidez Angonian, "Medicos sin fronteras" , "Medicos mundi", "Leigos para o desenvolvimento", Jesuitak eta Monjak daude. Euren lana oso garrantzitsua da herrialde hauetako jendea bizirik iraun ahal izateko. Medicos sin fronterasko erakundea, oso garrantzitsua da osasun arloan. Erakunde honen bitartez, hiesaren gaixotasuna duten milaka lagunek bereien bizitza luza dezakete eskeintzen dieten sendagaiak direla eta. Beste alde batetik, milaka sendagai ezberdin eramaten dituzte herrialde hauetara, sexuari eta higieneari buruzko hitzaldiak ematen dituzte, malaria kontrolatzen saiatzen dira eta oro har, herritar guztiei zaintzen diete.
Medikos sin fronteras, web horrialdea

Leigos para o desenvolmento erakundea hezkuntzaz eta baratzeko lanetaz arduratzen da. Hezkuntza arloan irakasleak dituzte, hauek bertoko irakasleekin batera iharduten dute eta ideia berriak eta metodo berriak sartzen saiatzen dira. Baratza arloan jesuitekin batera ibiltzen dira, hauen helburua herritarrei baratzean nola lan egin behar den erakustea da eta modu berean janaria lortzeko modu bat.


Leigos para o desenvolvento web horrialdea



Jesuiten eta monjen aldetik denetarik apur bat egiten dutela esan daiteke. Hezkuntzan irakasle eta zentruetako arduradun bezala ibiltzen dira, osasun zentroan esku sartze handia dute, baratzen lan handia eramaten dute eta kristautar erlijioa zabaltzen saiatzen dira.






2009-01-05

Hizkuntzak

Mozambikeko hizkuntz ofiziala portugesa da, hala ere, denek ez dute hitz egiten . Hainbat hizkuntza daude,makwa-lomwe, shona, tonga, chichewa, ... Angonian azken hau hitz egiten da, denek dakite eta erabiltzen dute. Portugesa ordea, ez da hainbeste entzuten eta askok ez dute ezta ulertzen ere. Honek badu bere zergatia, umeek derrigorrezko hezkuntza ikasi arte chichewuan ikasten dute eta ondoren ikasten dute portugesa, horregaitik bigarren hezkuntza ez ikastean ez dute portugesa menperatzen. Malawi ondoan izanda, eta bertan ingelesa erabiltzen denez, chichewak ingeleseko hitzak bereganatu ditu. Hango jendeak bere hizkuntza asko maite du eta edozeini irakasteko irrikan daude.

Hurrengo orrialdean informazio interesgarria aurki dezakezu, Mozambikeko datuak hobeto ezagutzeko.
http://www.ikuska.com/Africa/Paises/Mozambique.htm#Idiomas

2009-01-03

Erlijioa eta sinesmenak

Mozambiken gehien praktikatzen diren erlijioak, kristautasuna eta Islama dira, zoritxarrez pixkanaka-pixkanaka euren ohitura edo sinesmen propioak galtzen doaz. Hemen alde batetik, kristautasuna nola lantzen den ikusiko dugu, beste alde batetik beraien ohituren ospakizun batez gozatuko dugu.

Angonian, kristautasuna oso zabaldurik ageri da, jendeak asko sinesten du eta mezetara jende ugari joaten da. Herrixka gehienetan, eliza txiki bat dago edo meza ospatzeko leku txiki bat, igandero meza dago, baina ez beti herrixka berean, apaiz gutxi baitaude.Mesak ez dira hemengokoak bezalakoak, han mezak musikaz eta erritmoz osaturik daude, ez dira aspergarriak, ospakizunak dira. Bideo honetan ikus eta entzun daiteke mezaren zatitxo bat, dantzaz eta musika betea,



Beste alde batetik, beraien ohiturak eta sinesmenak ditugu, herritarrek beraien arbasoei eskeinitako homenaldiak egiten dituzte. Dantzak, mugimendu arraroak, txaloak etab... egiten dituzte, euria eskatzeko, beraiek eta animaliek osasun ona izateko, sorte ona edukitzeko etab...
Beraz ekitaldi honekin uzten zaituztet,

2008-12-17

Jendearen ezaugarriak




Herrixketan bizi diren pertsonak oso txiroak eta erlijiosoak dira. Gehienek ez dituzte ikasketak egin, eta baratzean lan eginez bizi dira, beste batzuek ordea, errotan, animaliekin eta obretan lan egiten dute. Emakumezkoek lan gehien egiten dutenak dira, gizonezkoak ordea, nahiko alferrak dira. Nahiz eta ezer ez eduki, oso eskuzabalak dira eta momentu oro zu laguntzeko prest daude. Herrixketan jende guztiak ezagutzen du elkar eta oso harremantsuak eta irekiak dira. Egun osoan kalean daude, batzuk hizketan, beste batzuk lanean daudela eta beste askok ezer egin barik.








Orokorrean beraiek egindako etxeetan bizi dira, etxe hauek lurrez eta lastoz eginda daude, askok beste txabola txiki batzuk egiten dituzte zeregin desberdinetarako, sukaldea, komuna etab... Nahiz eta txikiak izan hauetako bakoitzetan jende ugari bizi da, gehienetan familiak ugariak izaten dira. Emakumeek goiz goizetik geratzen dira haurdun eta ume ugari izaten dituzte.




Ez da jende zahar askorik ikusten, gaixotasunengatik edo sineskera desberdinengatik hil egiten direlako.





2008-12-10

Umeak

Herrialde hauetako umeak ez dira guk ezagutzen ditugunak bezalakoak, ezberdinak dira, bereziak eta nahiz eta, bideojokorik, jostailurik, telebistarik, ordenagailurik, interneterik, elektrizitaterik ez eduki eta gainera askok lan egin behar duten eta beste askok bere anai arreba txikiak zaintzen egon behar diren, askotan gu baino askoz ere zoriontsuagoak dira. Azken finean gure helburua hori da zoriontsu izatea, bizitzaz disfrutatzea.



Argazki honetan adibidez, umeak idien kargu egiten dira, txiki hauek ez dira zortzi urtetik pasako eta erantzukizun handiak dauzkate. Egun batean idiak zaintzen dituzte, beste batzuetan ahuntzak eta beste batzuetan haien senide gazteak. Gaur egun gure munduan hau ikustea oso zaila da, hemen umeek beren gurasoen babesik gabe ez lukete jakingo zer egin, mimatuak daude eta etengabe gauzak eskatzen ari dira.



Argi dago 3.munduko haurrek gure mundukoek baino askoz ere helduagoak direla. Ondo pasatzen dute, eskolara doaz eta "lan egiten dute". Euren lanak ez dira oso gogorrak eta batzutan beren lagunen artean egiterakoan ondo pasatzen dute.

2008-12-03

Beste mundu bat, beste kultura, bizitzeko beste modu bat

Gai bezala txirotasuna eta batez ere eskola leku txiroetan aukeratu dut. Lan hau egiteko nire esperientzia propioak kontatuko ditut. Hauek leku finko batean gertatzen dira, Mozambike herrialdean hain zuzen, guretzat beste mundu bat dena. Beste mundu bateko jendea, beste mundu bateko paisaiak eta etxeak, beste mundu bateko bizimodua...



Argazki honetan ikus dezakegunez umeek kalean ikasten dute, adreiluetan eserita eta arbela bat dutela. Beraien material pertsonala arkatza eta koaderno txiki bat da, sorte onez handik pasatako kolaboratzaileren batek emanda. Nire ustez, nahiz eta materialik ez egon, ezta baliabiderik egon, nahiko interesgarria dela uste dut.

Egoera hau munduko hainbat tokitan ematen da, argazki hau hain zuzen ere, Mozambikekoa da, Angonia herrialdekoa. Hurrengo sarreretan azaltzen saihatuko naiz irakasleak nolakoak diren, ikasle hauen ingurua, zer nolako laguntzaileak dauden eta hainbat gauza hau beste mundu batean gertatzen dela emango duena.

2008-11-11

Gustora

Zeozer erakusten hasteagaitik, klasekide batekin batera eginiko lan bat sartuko dut. Lan hori egiten ikaragarri pasatu genuen eta nahiz eta ez bideo oso ona izan bere grazia badauka. Egia esan gustora eta gogotsu lan egiten edozein gauza egin daiteke.