Mostrando entradas con la etiqueta nyanja. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nyanja. Mostrar todas las entradas

2009-01-12

Eskolak

Ez dira ugariak angonian dauden eskolak, ume txikien eskolak oso txikiak dira dauden kopururako. Lehen hezkuntzan ume askok kalean ikasi behar dute eta klasean dauden besteak pilatuta egoten dira. Irakasleek ez daukate baliabide askorik, gehienez jota arbela daukate. Umeek handik pasatutako laguntzaileren batek utzitako kuadernoa, arkatza edo boliren bat daukate.

Lehen hezkuntza osoan euren hizkuntzan ikasten dute, hau da, chichewan edo nyanjan portugesa ukitu barik. Bertan batxilerra bukatuta edukita irakasle izan zaitezke eta hango irakasleak titulo bakar hori dute eta oso gazteak dira. Eskola hauetan ez dago boluntariorik, azken hauek derrigorrezko bigarren hezkuntzan eta batxilerran bakarrik ematen dute klase.
Nahiz eta egoera kezkagarri honetan egon, ume txikiak egunero doaz klasera gogotsu, formal eta adi egonaz. Klaseak euren hizkuntzetan ematerakoan, lehen hezkuntza bukatzerakoan zailtasunak izaten dituzte kurtso berrian portugesarekin, irakasgaiak nyajan izatetik portugesean izatera pasatzen direlako.

2009-01-05

Hizkuntzak

Mozambikeko hizkuntz ofiziala portugesa da, hala ere, denek ez dute hitz egiten . Hainbat hizkuntza daude,makwa-lomwe, shona, tonga, chichewa, ... Angonian azken hau hitz egiten da, denek dakite eta erabiltzen dute. Portugesa ordea, ez da hainbeste entzuten eta askok ez dute ezta ulertzen ere. Honek badu bere zergatia, umeek derrigorrezko hezkuntza ikasi arte chichewuan ikasten dute eta ondoren ikasten dute portugesa, horregaitik bigarren hezkuntza ez ikastean ez dute portugesa menperatzen. Malawi ondoan izanda, eta bertan ingelesa erabiltzen denez, chichewak ingeleseko hitzak bereganatu ditu. Hango jendeak bere hizkuntza asko maite du eta edozeini irakasteko irrikan daude.

Hurrengo orrialdean informazio interesgarria aurki dezakezu, Mozambikeko datuak hobeto ezagutzeko.
http://www.ikuska.com/Africa/Paises/Mozambique.htm#Idiomas